XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusmena

Ikusmenaren bidez inguruko izaki edo objetuen kolorea, forma, higidura, eta distantzia bereizten ditugu.

Ikusmenaren organoa bikoitza da.

Bi begi ditugu betzuloetan (aurpegiaren goialdean).

Begiak esfera forma du eta honako mintz hauek ditu barrutik kanpora: - Esklerotika, zuria, aurrekaldean ezik.

Hemen gardena da eta kornea deritza.

Oso geruza erresistentea da.

- Koroidea, gorria eta odol-basotan ugaria.

Honen aurrekaldeak irisak, ematen die kolorea begiei: urdinska, berdeska, e. a..

Irisaren erdian pupila edo begininia deritzan zulotxoa dago, eta ireki edo itxi egiten da begiak hartzen duen argiaren intentsitatearen arabera.

- Erretina geruzarik barrukoena da.

Oso fina da eta bi motatako zelulak dauzka: - Konoak, kolorezko ikusmenaren ardura dutenak.

- Bastoiak, zuribeltzezko ikusmenaren ardura dutenak.

Erretinan zelula sentikorrik gabeko punto bat dago, puntu itsua.

Bertatik ateratzen da nerbio optikoa.

Puntu honen gainetik kurbadura txiki bat dago, fobea edo orban horia, erretinaren alderik sentikorrena.

Humore beirakara eta humore urtsua begi barruan dauden likido kolorgabeak dira.

Erretinako zelulak zenbait eguzki erradiaziotatik babesten dituzte.

Humore biak kristalinoak bereizten ditu.

Hau lente konbergentea da eta irudiak erdiratu eta fokatzeko balio du.

Ikusmenak, begiaz gainera, hau babesteko diren beste organo batzu ditu ondoan.

Betazalak, bekainak, betileak, malko-guruinak eta begi-muskuluak dira.

Betazalek argiaren sarrera erregulatu eta malkoak banatzen dituzte.

Betile eta bekainek izerdia desbideratu eta hautsa sartzea galerazten dute.

Malko-guruinek malkoak jariatzen dituzte, begia hezatu eta desinfektatzeko.

Begi-muskuluak begien mugimenduez arduratzen dira.

Hegazti harrapakarien begiak gizakienak baino luzeago ikusten du.